| |
|
Ardi eta gazten munduan
usadio handia dugun familiarteko
gaztandegia gara, Gipuzkoako Elgoibar
herrian kokaturik gaude. Urnobitza
mendi-mazelan dago kokaturik Mausitxa baserria.
Bertan bazkatzen dute ardiek eta bertan
ere egiten da Idiazabal Jatorrizko
Deitura duen Mausitxa markako gazta.
Aurpegi beltzdun 750 ardi latxez osaturiko
artaldea dugu. Bertatik lortzen ditugu kalitateko
goreneko gazta ekoizteko 2 lehengaiak, esnea
eta gatzagi naturala.
Hain preziatua den gazta hau ekoizteko,
usadioa, gure arbasoek erabiltzen zuten
elaborazio sistema, eta teknologia berriak,
produktua hobetzeko, bateratzen ditugu.
Helbidea,
Mausitxa Baserria, San Antolin Auzoa, 20.870
Elgoibar. Gipuzkoa.
Telefonoa,
943 74 31 34
Mail,
mausitxa@mausitxa.com
Gune hau, garai berrien mailan egoteko
asmoarekin ireki dugu, oraindik ezagutzen
ez gaituztenengana iristeko. Eta modu berezian,
ezagutu arren, gure produktuak erosteko
biderik ez duten haientzat.
Web orrian, eskuragarri dutuzun gaztak
aurki ditzazkezu eta baita albisteak, argazki
galeriak, gure produktuaren elaboratze prozesuaren
informazioa...Oso gustoko dugu egiten duguna
eta zuen galdera eta iritziak nahiko genituzke.
|