Gure hastapenak, gure historia

KONTATZEN DIZUGU

ELGOIBARTIK GERTU

Urnobitza mendiko hegaletan aurkitzen da Mausitxa baserria, ardiak dauden eta Mausitxa markako gazta egiten den lekua, Idiazabal jatorri-deiturarekin. 900 ardiz osatutako artaldeari esker, gazta ekoizteko behar diren bi lehengaiak lortzen ditugu, esnea eta gatzagi naturala.

Gure historia lana eta esfortzuaren bidea da, gaur egun garena izan arte

BELAUNALDIZ BELAUNALDI

Ansolatarrak belaunaldiz belaunaldi artzaintzan lan egin dute Elgoibar inguruan. Tradizioz lan egin zuten, 1983an Jesús Ansola eta Mª Rosa Salegik ardien munduan bete-betean lan egitea eta gaztandegia berritzea erabaki zuten arte.

Bide horretatik, haien produktua merkaturatu zuten (produktu bikaina, baina urria). Gaztandegiko jarduera lan artesanal eta baserriko funtsezko eragile bihurtu zuten.

GAUR?

Gaur egun Mausitxa baserria leku ezinhobean dago, nondik inguruko mendien panoramika paregabea begiztatu daitekeen; Krate eta Kamauatik, Debako bailarakoak, Anboto eta Gorbeara. Debako kantauriar kosta ere ikus dezakegu. Panoramika honetan zeruertza ikusten da, belardi eta zuhaizti berdeez osatua.

Produktu zoragarriak sortzen jarraitzeko gogoa eta ilusioa dugu

Mausitxa baserriko ustiaketa bost lagunen ardurapean dago: Jesús Ansola, Mª Rosa Salegi, Iñaki Ansola, Itxaso Irazabal eta Garbiñe Martinez. Hauek bederatziehun ardi zaintzeaz eta egunean gazta ugari egiteaz arduratzen dira. Lanaldi batek hamahiru eta hamabost ordu bitartean irauten du. Iñaki, semea, zortzi eta erdiak aldera esnatzen da eta egiten duen lehendabiziko gauza ardiak jeztea da. “Egunero birritan jetzi behar dira: 450 ardi goizez eta 450 arratsaldez”.

Zeregin hau bi lagunen artean egiten da, hirugarren batek jaten ematen dien bitartean.

“Beti dago zerbait egiteko”, dio Iñakik.

Eguerdiko hamabietan animaliak prest daude eta ama eta Iñaki dira eskuratutako esnearekin gazta egiten hasten direnak normalean. Gaztaren ekoizpenak arratsaldeko bostak arte irauten du. Ondoren, ardiak artegira eramaten dira bertan jaten emateko. “Orduan da familiak afaltzen duen unea eta, afalondoan, bederatziak aldera, ardiak bigarren aldiz jetzi egiten ditugu”, kontatzen du Iñaki.

Azkenik, gazta salmentara ateratzen da. Beraiek merkataratzen dute, sektore honetaz bizitzeko “beharrezkoa baita bitartekariak ekiditea”.

111

Mausitxa gazta zati batzuk aski izan dira mundialki ezaguna izateko, lortu dituen sari ugariengatik.

ZERBAIT GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN.